Lanen iradokizunak

Atal honetan, gaia lantzeko ideia eta baliabide batzuk eskaini nahi dizkizugu, eta, jarduera aprobetxatuz, curriculumean txertatu. Gaiari buruz hausnartzeko denbora hartzea proposatzen dizugu, ikasleei idazteko edukia emateko. Informazio edo baliabide gehigarriren bat behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke: educacion@alboan.org.

Ikasleekin mikrokontakizunaren gaia prestatzea

Enpatia sustatzen dugu! Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Ikasleek nahitaez lekualdatu behar izan duten emakume eta nesken errealitatea pixka bat gehiago ezagutzea nahi dugu. Enpatia eta bereziki zaurgarria den kolektibo horren lekuan jartzeko gaitasuna sustatu nahi da.

Idazten hasi aurretik, garrantzitsua da ikasleak gai horren inguruan kokatzea.

Pertsona guztien eskubideak errespetatzea eta defendatzea

Eskubideak

Pertsona guztienak
ez direnak,
gutxi batzuen
pribilegioak dira.

Giza eskubideak
pertsona
GUZTIENAK
dira

Betebeharrak

Eskubideek
betebeharrak
dakartzate

Eskubideak
vs Betebeharrak

eskubideen eta
betebeharren
oreka bat
egon behar da

Munduak ez du
ondo funtzionatzen
pertsona guztientzako
eskubide eta
betebeharrik gabe

Mikrokontakizuna idazteko ideiak

Mikrokontakizuna, batez ere, kontatzeko eta hizkuntza erabiltzeko doitasun-ariketa bat da. Oso garrantzitsua da kontatzen dena aukeratzea (eta baita kontatzen ez dena ere), eta hori ongien kontatzen duten hitz justuak aurkitzea. Horregatik, izenburua funtsezkoa da; zerbait garrantzitsua azaldu behar du.

Gogoratu mikrokontakizunek 250 eta 300 hitz bitarteko luzera izan behar dutela.