Nafarroako Ikastetxeentzako Lehiaketaren oinarriak

Edozein zalantza argitzeko, idatzi educacion@alboan.org helbidera, gaian hau jarrita: MIKROIPUINEN LEHIAKETA.

Jabetza intelektuala

Balorazio- irizpideak

Mikrokontakizunak baloratzeko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

Forma

Edukia

Helburuekiko koherentzia

Mikroipuinak baloratzeko prozesua

Ikastetxe bakoitzak barne-hautaketako prozesu bat egingo du, KATEGORIA bakoitzeko 3 mikrokontakizun aurkezteko.

Alboaneko taldea arduratuko da lehen hautaketa bat egiteaz, balorazio-irizpideen arabera.

Aurrez aukeratutako mikrokontakizunak EPAIMAHAIAK berrikusiko ditu, eta kategoria bakoitzeko hiru kontakizun onenak baloratu eta zehaztuko ditu.

Finalistak lehiaketaren webgunean argitaratuko dira, eta aipamen berezia jasoko dute horretarako egingo den ekitaldi batean.

Epaimahaia

Epaimahaiaren osaera

CRUZ NOGUERA
Sentsibilitate sozial handiko artista venezuelar multifazetikoa. Kontakizunak, ipuinak, antzezlanak… idazten ditu.

PATRICIA RUIZ DE IRIZAR
Ibilbide luzea du nazioarteko lankidetzako eta gizarteratzeko erakundeetan, eta Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken zuzendari nagusia izan da.

IVÁN BENITEZ FORNIES
Gatazkako eta eskubideen urraketako testuinguruetan ibilbide luzea duen fotokazetari nafarra, bere argazkien atzean pertsonak presente egiteko konpromiso argiarekin.

EVA RODRÍGUEZ SALCEDO
Alboaneko zuzendari laguntzailea eta lehenago Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan Hizkuntza eta Literaturako irakaslea 26 urtez.

Mª JOSÉ GONZÁLEZ (MACHE)
Nikaraguako nerabe eta gazteekin esperientzia handia duen gizarte-langilea. Duela pare bat urte, gure herrialdera migratzea egokitu zitzaion.