Nahitaez lekualdato behar izan duten emakume eta nesken eskubideak sustatzen ditugu

Idatzi zure kontakizuna 2025eko apirilaren 15era arte!

NAFARROAKO IKASTETXEENTZAT BAKARRIK

15

APIRILA

2025
Mikrokontakizunaren helburua da ikasleei nahitaezko lekualdatze-egoeran dauden neska eta emakumeen errealitatera eta gainditu behar dituzten zailtasun handietara hurbiltzea.

Asmo bikoitza dugu.

Nahitaez lekualdatu behar izan duten emakume eta nesken eskubideak zergatik urratzen diren ikertu eta hausnartu dadin sustatzea

Literatura-sorkuntza sustatzea, hura erakusteko

Kontakizuna jatorrian zein leku seguru baten bila egiten duten ibilbidean gerta daiteke. Helmugako herrialdean ere koka dezakegu. Izan daiteke egiazko edo fikziozko testigantza bat, gutun bat, aldarrikapen bat, manifestu bat…

Lehiaketa hau ikastetxeei zuzenduta dago; aldez aurretik, gaia lantzeko eskatzen zaie, eta ikasleei proposatzeko halako testuak idatz ditzatela.

Nola parte hartu

1. URRATSA

Oinarriak kontsultatzea.

2. URRATSA

Gaiari buruz hausnartzea eta mikrokontakizunak idaztea ikasgelan.

3. URRATSA

Ikastetxeko kontakizun onenak aukeratzea, kategoria bakoitzerako.

4. URRATSA

Irakasleek kategoria bakoitzean inskribatzen dute ikastetxea, eta 3 kontakizun onenak kargatzen dituzte.

Kategoriak

Hizkuntza bakoitzeko 4 kategoria ezartzen dira (gaztelania eta euskera)

LHko 5. eta 6. MAILAK
1º a 3º ESO
DBHko 4. MAILA, BATX eta LH
HEZKUNTZA BEREZIA

Etapak eta epeak

Parte hartzeko epea

2025eko otsailaren 3tik apirilaren 15eko gauerdira arte.

Mikrokontakizunak eztabaidatu eta baloratzeko prozesua

apirilaren 16tik 28ra. Hainbat arlotako adituek osatuko dute epaimahaia.

Emaitza jakinaraztea

kategoria bakoitzeko 5 mikrokontakizun onenak apirilaren 30ean jakinaraziko dira.

Irabazleen kontakizunen aurkezpena

Mikrokontakizun onenak irakurtzeko ekitaldia egingo da, Nafarroako Parlamentuan 2025eko maiatzaren lehen egunetan egingo den saio batean. (informazio gehiago laster).

Aitorpenak