Pribatutasunerako Politika Orokorra

ALBOAN FUNDAZIOAK pertsona erabiltzaileen pribatutasuna eta haien datu pertsonalen segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babeserako legeria aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz; hain zuzen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin eta berau garatzeko araudiarekin bat etorriz. Horretarako, emandako datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarrera eta lapurreta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak hartu dira, teknologiaren egoera, datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak zein diren kontuan harturik.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Sozietatearen izena: ALBOAN FUNDAZIOAK

Egoitza soziala: Padre Lojendio, 2, 2ª 48008 Bilbao

IFK: G48-811376

Posta elektronikoa protecciondedatos@alboan.org

TRATAMENDUAREN HELBURUA

Kasuan-kasuan, xede hauetarako tratatuko dira datu pertsonalak:

  • ALBOANek eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatzeko eta emateko
  • ALBOANek parte hartzen duen proiektuak kudeatzeko
  • Gure erakundean lan egiten duten pertsonekiko lan-harremana kudeatzeko
  • Gestionar la relación con las personas voluntarias
  • Bazkideekiko harremana kudeatzeko
  • Gure erakundeari egindako dohaintzak kudeatzeko
  • Bezero eta hornitzaileekiko harreman komertziala kudeatzeko
  • Instalazio, ondasun eta pertsonen segurtasuna kudeatzeko, bideozaintzarik denean
  • ALBOANen jardueren publizitatea egiteko (grabaketak eta harremanetarako datuak)

Eta, nolanahi ere, noren datuak kudeatzen diren, ALBOANek harekin duen harremanaren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

ALBOANek eskainitako zerbitzuak erabiltzeko edo ALBOANen jarduera garatzeko datu pertsonalik eman behar denean, Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren zilegitasun-kasuetan oinarrituko da datuon tratamendua:

- Bezeroen, hornitzaileen datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea.

- Langileen datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudien tratamendurako baimena.

- Proiektuen kudeaketa-datuak: kontratua gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudien tratamendurako eta publizitatea egiteko baimena.

- Jarduera eta ekitaldien kudeaketa-datuak: interesdunaren baimena.

– Datos de alquiler/ gestión de espacios: Ejecución de un contrato/convenio y cumplimiento de obligaciones legales

- Zabalkunde zein harreman komertzialetarako datuak: interesdunaren baimena

- Harremanetarako datuak: interes legitimoa

- Bideozaintza: interes publikoa.

HIRUGARREN BATZUEI LAGATZEA ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK

Tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoa denean soilik lagako zaizkie datu pertsonalak hirugarren batzuei; hor barruan sartzen dira interesdunaren eta ALBOANen arteko harremanari lotutako legezko betebeharrak. Ildo horretan, ALBOANek zilegi izango du sustatzen eta garatzen dituen proiektuekin erlazionatutako erakunde publikoei zein pribatuei lagatzea datuak.

Jakinarazten dizugu, halaber, badirela tratamenduaren arduradun batzuk (zenbait hornitzailek ALBOANi bere jarduera betetzeko ematen dizkioten zerbitzuak dira), eta hirugarren batzuen kontura datuak atzitzeko beharrezko den kontratua sinatu dela haiekin, DBEOren 28. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Kontratu horiek nahikoa berme eskaintzen dituzte neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak ezartzeko, tratamenduak legez eskatzen diren baldintzak bete ditzan.

Datuen nazioarteko transferentzia.

DATUAK BABESTEA

Oro har, datuon titularraren eta ALBOANen arteko harremanak iraun bitartean gordeko dira datu pertsonalak, eta, nolanahi ere, harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko ezarrita dauden epeetan. Harreman hori amaitzean, eta betiere datuak ezabatzeko eskatzen denean,ALBOANek blokeatuta mantenduko ditu haren datu pertsonalak legez ezarrita dauden epeetan. Epe horiek igaro ondoren, ezabatu egingo dira datuak, indarrean dagoen legeari jarraituz.

ESKUBIDEAK ERABILTZEA

ALBOANen pribatutasun-politikak dagozkion eskubideak erabili ahal izango dituela bermatzen dio interesdunari:

  • Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, zer datu tratatzen ari diren jakiteko eta datuokin zer tratamendu-eragiketa gauzatzen den jakiteko.
  • Edozein datu pertsonal oker zuzentzeko eskubidea.
  • Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal denean.
  • Datu pertsonalen tratamendua muga dadila eskatzeko eskubidea, datuon zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamendu-beharra zalantzazkoa denean. Hala bada, erreklamazioak egin edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu datuak.
  • Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, interes legitimoa denean tratamendurako gaitasuna ematen digun lege-oinarria. ALBOANek ez ditu aurrerantzean zure datuak tratatuko, non eta ez duen interes legitimo premiatsurik, edo ez duen erreklamazioak egin, erabili edo defendatzeko beharrik.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, kontratu-harreman bat edo zure baimena denean tratamendurako gaitasuna ematen digun lege-oinarria.
  • ALBOANi emandako baimena kentzeko eskubidea.

Eskubide horiek erabil ditzakezu:

– posta arruntez, idazki bat bidaliz ALBOAN FUNDAZIOAK, Aita Lojendio, 2, 2ª 48008 Bilbao helbidera.

- posta elektronikoz:protecciondedatos@alboan.org

Eskubideak erabili ahal izateko, NAN kopia bat edo dokumentu baliokide bat erantsi beharko zaio eskaerari.

También puede realizar sus reclamaciones ante las autoridades de control: Agencia Española de Protección de Datos (www.aepd.es) y Agencia Vasca de Protección de Datos (www.avpd.eus)

Datu pertsonalak ematen badizkiguzu, legezko abisu hau eta pribatutasun-politika hau onartuta, datuok hemen ezarri diren baldintzen arabera erabiltzeko baimena ematen diguzu.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza hauen interpretazioan gerta daitezkeen liskarrak pertsona erabiltzailea erroldatutako lekuko auzitegietan ebatziko dira.

2021eko apirilaren 29an berrikusitako pribatutasun-politika.