12 urte baino gehiago dituzu? Nafarroan ikasten duzu?
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu dezakete, Nafarroako hezkuntza-zentro batekoak badira eta haien zentroak MÁS ALLÁ DE LAS FRONTERAS-MUGETATIK HARATAGO proposamenean parte hartzen badu.
Ikus-entzunezko piezak taldean egitea proposatzen dugu, eta irakasle bat arduratu dadila animatzeaz eta bideoak aztertu eta ikastetxearen YouTube-ko kanalera igotzeaz Lehiaketara bidali aurretik.
Lehiaketak bi kategoria izango ditu, parte-hartzaileen adinaren arabera:
Parte hartzeko, urrats erraz hauek egin behar dira soilik
Sartu gure webgunean eta kontsultatu lehiaketaren oinarriak.
Grabatu eta editatu bideoa. Gogoratu hasieran eta amaieran gure webgunean aurkituko duzun lehiaketaren kartela sartzeaz.
Bidal iezaguzu esteka eta bete fitxa zure zentroaren eta taldearen datuekin.