MUGETATIK HARATAGO: Nola izan harrera-ikastetxea? Eskola Lehiaketa ALBOANen MÁS ALLÁ DE LAS FRONTERAS – MUGETATIK HARATAGO proposamen hezigarriaren barruan kokatzen da. Proposamen horren bitartez, migratzaileekin eta errefuxiatuekin abegitsua eta inklusiboa den gizarte bat sustatu nahi da. Jarduera honetan, helburu hauek planteatzen ditugu:
Herritarren kontzientzia piztea, HARRERA-GIZARTE izateko bidean aurrera egin beharrari buruz.
Errealitate sozial horri buruzko narratiba positibo bat transmititzea, ikus-entzunezko hizkuntza eta sormena erabiliz, neska-mutilen begiradaren bitartez.
Migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatea gure inguruan ditugun pertsonekin erlazionatzea.
Nafarroako gazteei gai horiei buruz edukiak sortzeko eta jendarteratzeko bultzada ematea, eta haien ikuspegia eta hizkuntza publiko zabalago bati hurbiltzea (webgunearen bitartez).
Internetek ematen dizkigun aukerak aprobetxatzea eta indartzea, gazte nafarrek sortutako eduki interesgarriak argitaratzeko eta zabaltzeko. Gainera, herritar global eta digital gisa eta Interneteko parte-hartzaile aktibo eta kritiko gisa garatu daitezela sustatuko da horrela.
Bideoak euskaraz nahiz gaztelaniaz eginak izan daitezke.
Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek berek sortutako bideo bat aurkeztuko dute, minutu batekoa.
Piezak edozein gailutan egin daitezke (smartphonea, iPhone-a, tableta, web-kamera, argazki- edo bideo-kamera digitala, eta abar).
Gaia hau izango da: zer ekintza eta proposamen egin ditzaketen neska-mutilek berek, haien ikastetxea abegitsua izateko, eta bertan iritsi berri guztiei harrera ona egitea sustatu eta aniztasunari balioa emateko.
Bideoek Nafarroako GGKE-en Koordinakundearen jokabide-kodeak bete behar dituzte. Halaber, bideoak ez dira onartuko, baldin eta:
Antolatzaileek erabaki ahal izango dute ea aurkeztu diren proposamenak azaldutako gaien eta espirituaren araberakoak diren, eta, hala ez bada, lehiaketatik kanpo utzi ahal izango dituzte. Bideoak onartzen ez badira, ezingo da erabaki horren kontra jo.
Bideoak irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:
Lehiaketan parte hartuta, oinarri hauek onartzen eta betetzeko konpromisoa hartzen da.
Kategoria bakoitzeko irabazleek opari txiki bat jasoko dute sari gisa, baita ikastetxerako diploma bat ere.
10 bideo hautatuko dira gehienez (5 kategoria bakoitzeko), eta Iruñean goizean egingo den ekitaldian aurkeztuko dira. Bertan, parte hartzen duten ikastetxe guztiak gonbidatuko dira (edukieraren arabera). (Xehetasunez jakinaraziko ditugu data, ordutegia eta lekua)
Epaimahaiaren osaera: