Certamen escolar de vídeo corto

Lege-oharra

Edukalboan, datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen legeria (Europako 2016/679 Erregelamendua eta garapeneko gainerako arauak) eta informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko arauak (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.Edukalboan.org webgunearen bitartez egiten diren eragiketa guztiei aplikatzekoak diren baldintza orokor hauek jakinarazten ditu.

 

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertako edukien eskubideak Edukalboaren titulartasunekoak dira.

Guztiz debekatuta dago orri honetan inolako aldaketarik egitea. Edukalboan-ek ez du bere gain hartzen baimendu gabe eginiko manipulazio edo aldaketetatik eratorritako erantzukizunik. Edukalboan-ek ez du inolako lizentziarik edo baimenik ematen bere industria-jabetzako edo jabetza intelektualeko eskubideak erabiltzeko, ez eta webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin loturiko bestelako jabetza-eskubideak erabiltzeko ere.

Debekatuta dago webgune honetako edukien zati baten edo eduki guztiaren erreprodukzioa egitea, jatorria aipatu gabe edo horretarako berariaz baimena eskatu gabe. Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta Edukalboaren jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideetan eginiko kalteek horri dagozkion ekintzak burutzea ekarriko du, eta hala badagokio, ekintza horietatik eratorritako erantzukizunak eragingo ditu.

 

3. Erabilera baldintzak

Webgune hau Edukalboan-eksortu du, izaera informatiboarekin eta erabilera pertsonal eta doakorako.

 
a) Legezko erabilera

 

Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzailea behartuta dago trafikoaren lege eta erabilerekin bat datorren erabilera egitera, eta ez ditu erabiliko webgunea eta bertako zerbitzuak legez kontrako helburu edo ondorioekin, edo hirugarrenen eskubideen edo interesen kalterakoak direnekin, ez eta webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu dezaketen edo erabiltzaileek webgunea eta zerbitzuak normal erabiltzea galaraz dezaketen moduan erabiliko ere. Betebehar hori konplitzen ez dutenek Edukalboaren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, betebehar hori ez konplitzeak eragindako edozein kalte-galerengatik.

 
b) Erroreen bermea

 

Edukalboan-ek ez du bermatzen ez dagoela errorerik webgunerako sarreran eta bertako edukian; izaera ofizialeko argitalpenak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horiek izaera guztiz informatiboa izango dute, eta aldizkari edo kasuan kasuko iturri ofizialean agertutako argitalpena hartu beharko da ontzat, ondorio guztietarako.

 
c) Zerbitzuaren eskuragarritasuna

 

Edukalboan-ek ahalmena du bere webguneko informazioan, konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak edo eguneratzeak egiteko, edozein unetan eta aldez aurreko abisurik eman gabe.

Edukalboan-ek ez du bermatzen webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena. Ahal denean, aldez aurretik jakinaraziko dira webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren etenak.

Edukalboan-ek ez du bere gain hartzen erantzukizunik, arrazoi hauengatik guztiagatik gerta daitezkeen era guztietako kalte-galeren gainean: webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun- edo jarraipen-faltagatik, erabiltzaileek webguneari eta bertako zerbitzuen erabilerari egotzitako iruzurragatik, webgunearen eta zerbitzuen hutseginkortasunagatik, eta bereziki baina ez modu esklusiboan, web-orrietarako sarbidean edo zerbitzuak ematen dituzten web-orrietarako sarbidean izan daitezkeen hutsegiteengatik.

 

4. Dagoen informazioaren erabileragatiko erantzukizuna

Pertsona erabiltzailea jakitun da eta onartzen du webgunearen, bertako zerbitzuen eta edukien erabilera, izatekotan ere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean dagoela. Webgunerako sarbidea eta bertako informazioari eman ahal zaion erabilera erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da. Edukalboan-ek ez du erantzungo webgunean sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik edo horietatik abiatuz iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarialak babesteko egiten diren aplikazioetatik erator daitezkeen inolako ondorio edo kalte-galerengatik. Edukalboan-ek ez du erantzukizunik hartzen webgunean erreferentzia egiten zaien hirugarrenen esteketan sartzeagatik edo haietako edukiengatik sor daitezkeen ondorioen gainean.